Aiako herri kirol jaialdiko argazki bilduma

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 17a, 12:04

Udane Ostolaza harri-jasotzaile gazteak erakustaldia eskaini zuen Aiako herri kirol jaialdian.

Argazkiak: Ibon Errazu

Igande arratsaldean, herri kirol jaialdia izan zen Aiako probalekuan, eta, horren baitan, harri-jasotze txapelketa jokatu zuten Urrak, Peñak, Irigoienek eta Urdaxek. Lau harri harri-jasotzaileek hiru harri mendean hartu behar izan zituzten; 125 kiloko zilindroarekin eta 125 kiloko kubikoarekin bi minutuko saio bana egin zuten, eta 125 kiloko bolarekin minutu bateko lana. Aimar Irigoienek irabazi zuen norgehiagoka, guztira, 47 altxaldi osatuta.

Horrez gain, Karmele Gisasola eta Udane Ostolaza harri-jasotzaileek erakustaldia eskaini zuten, eta Mikel Larrañaga eta Iker Vicente aizkoran aritu ziren.

Jaialdiaren edukiera mugatua izan zen, eta bertaratu ziren ikusleek COVID-19arengandik babesteko neurriak zorrotz bete behar izan zituzten. Dena dela, antolatzaileek nabarmendu dute "harrera paregabea" izan zuela saioak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide