Altxorraren Bila orientazio saioa egingo dute Iturraranen

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 15a, 14:00

"Naturan orientatzen ikasi eta inguruan duguna ezagutzea" du xede egitasmoak.

Altxorraren Bila jolas ezaguna baliatuko dute datorren asteazkenean Iturrarango Lorategi Botanikoan, orientazio proba egiteko. 10:00etatik 13:30era, heldu nahiz haurrak daude gonbidatuta ekintzan parte hartzera. Helduek parte hartzeko 5 euroko prezioa ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, 3 eurokoa. Aurrez erreserba egin behar da iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.

Orientatzeko mapa baten laguntzaz, Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta naturaren inguruko galderak erantzun beharko dituzte altxorra bilatu ahal izateko. Antolatzaileek gaineratu dute "sorpresak" egongo direla partaide guztientzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide