Uztaileko asteburuetarako plan bereziak antolatu dituzte Iturraranen

Karkara 2020ko eka. 28a, 13:25

Etxetik bertan familia giroan plan politak egiteko aukera eskainiko du uztailean Iturraran parketxeak.

Ez dago herritik edo eskualdetik urrundu beharrik familia giroan asteburu dibertigarriak pasatzeko. Naturaz eta historiaz blaitutako ekintzak antolatu dituzte, esaterako, Iturraran parketxean. Honakoa da zerrenda:

Agorregiko burdinola eta errotak

-Larunbat eta igandeetan

-Doakoa da

-Sarrera Iturraranen hartu behar da 11:00ak baino lehen

Galdutako erlearen bila

-Larunbatetan

-Orientazio jokoa aurrena eta erlategira bisita ondoren

-Talde txikiak

Erlauntza baten irekiera

-Igandeetan, 13:00etan

-Erlategira bisita gidatua

Bestelako ekintza batzuk ere egongo dira, baina horiek taldeentzat izango dira, eta aurrez erreserba egin beharko da. Hiru eskaintza dituzte prest: Basoko animalien bila; Laurgaingo txutxumutxuak; eta Natura besarkatuz.

Informazioa eskuratu nahi duenak edo izena emateko, 943-83 53 89 zenbakira deitu dezake, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidea idatzi. 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide