Irudietan: "Natura besarkatuz" ibili dira goizean Pagoeta natur parkean

Karkara 2020ko eka. 20a, 13:42

Agenda ari da pixkanaka martxa hartzen, pandemiak eragindako etenaren ostean. Pagoeta natur parkean, adibidez, Iturraran Parketxeak antolatutako 'Natura besarkatuz'  ekimenaz gozatzeko aukera izan dute gaur goizean haur eta gurasoek. Eguraldia lagun, patxadaz ibili dira batera eta bestera, erlaxazio eta era desberdinetako ariketak eginez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide