Maria Aurizenea Ibilbidea eta Azkue baserria lotuko dituen pasealekuko lanak udan egingo dituzte

Karkara 2020ko eka. 11a, 14:16

Uztailean abiatuko dituzte lanak, eta hilabeteren bueltan bukatuta egotea aurreikusten du Aiako Udalak.

Aiako Udalak jakinarazi du Maria Aurizenea Ibilbidea eta Azkue baserria lotuko dituen pasealekuaren obrak esleitu dituela. Lanak Construcciones Iturrioz S.A. enpresak egingo ditu, 93.086 (BEZ barne) euroko aurrekontuarekin, eta proiektua lehenbailehen egitea da asmoa. Hala, obrekin uztailean hasi eta hilabete inguruan amaitzea aurreikusten du Aiako Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide