Aristerrazun 'online' erromeria izango da gaur arratsaldean

Karkara 2020ko maiatzaren 10a

Josu Albisuk eta Amets Arteagak trikitixa saio birtuala emango dute, jendeak etxean dantza egin dezan.

Aristerrazuko plaza ere egokitu dute koronabirusak eragindako ezohiko egoerara, eta erromeriak `online´ egiten ari dira. Aste honetan Josu Albisu eta Amets Arteagak eskainiko dute musika emanaldia, etxeetan dantza giroa jartzeko.

Emanaldia Facebookeko "Aristerrazu zuzenean" orrian egingo dute zuzenean gaur, igandearekin, 19:00etatik aurrera.

 

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide