Aristerrazuko erromeriak ere 'online'

Karkara 2020ko api. 26a, 11:12

Joan zen astean hasi ziren Aristerrazu Zuzenean egitasmoarekin. Elizagoien ahizpek eskaini zuten zuzeneko emanaldia sare sozialen bidez. Gaur, berriz, Aizpurutxo aita-abalen txanda izango da. 19:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da saioa Facebooken eta Instagramen.

COVID-19 gaitzak ekitaldi ia guztiak bertan behera utziarazi ditu, baina badira gailu digitalak eta Internet baliatuta, beste modu batera bada ere, gauzatzen ari diren egitasmoak. Horietako batzuk dira igande arratsaldeetan Aiako Andatza auzoan egiten diren Aristerrazuko erromeriak.

Aristerrazura joaterik ez denez, trikitilariak zuzenekoak eskaintzen hasi dira Aristerrazu Zuzenean egitasmoaren bidez. Joan zen astean egin zuten aurreneko saioa Elizagoien ahizpek, eta gaurkoan Aizpurutxo aita-alaben txanda izango da. Josu eta Araitz Etxanizek zuzeneko emanaldia eskainiko dute 19:00etan hasita. Saioa Facebooken (Josu Etxaniz) eta Instagramen (@araitzetxaniz) jarraitu ahal izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide