DYAk lehen sorospen ikastaroa emango du otsailaren 15ean, Aiako Andatza auzoan

Karkara 2020ko ots. 7a, 11:00

Hiru orduko saioa izango da, 16:00etatik 19:00etara, eta bertan lehen sorospen tailer praktikoa eskainiko dute erakundeko kideek.

Andatzako Auzo Eskola Kultur Elkarteak antolatuta, lehen sorospen ikastaroa izango da otsailaren 15ean, Aiako Andatz auzoan. Hiru orduko saioa izango da, 16:00etatik 19:00etara, eta bertan lehen sorospen tailer praktikoa eskainiko dute erakundeko kideek.

Andatzako elkarteko kideek jakinarazi dute guztiz doakoa izango dela, eta auzotarrak bertan parte hartzera animatu dituzte. "Asko ikasiko dugu bertan. Animatu zaitezte eta salbatu ditzagun guztion artean bizitzak".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide