Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek saioa eskainiko dute igandean Andatzan

Karkara 2019ko abe. 9a, 16:30

Erromeriari arratsaldeko 18:30ean emango diote hasiera, eta, 21:30ean amaituko da, ohi bezala.

 
Igande honetan, abenduak 15, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute Andatza Auzoa. Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, ohiturari jarraituz, arratsaldeko 18:30ean emango diote hasiera trikiti doinuei eta 21:30era bitartean jardungo dira. Antolatzaileek erromeria giroa gogoko duten herritarrak Aristerrazura gonbidatu dituzte.
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide