Talo tailerra antolatu dute Iturraranen, abendurako

Karkara 2019ko aza. 28a, 13:16

Talo tailerra Iturraran parketxean.

Parte hartzaileek Agorregin arto aleak ehotzeko, eta horren ostean taloak egin eta dastatzeko aukera izango dute.

Abenduan saio berezia izango da Iturraran parketxean: «Artoak Euskal Herrian izan duen historia» ezagutarazteko asmoz, talo tailerra egingo dute. Bi saio izango dira; abenduaren 6an eta 8an. Parte hartzaileek Agorregin arto aleak ehotzeko, eta horren ostean taloak egin eta dastatzeko aukera izango dute.

Iturrarango arduradunek azaldu dute, aldez aurretik eman behar dela izena, 943 835 389 zenbakira deituta, edota iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezua igorrita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide