Erromeria izango da igande arratsaldean Aristerrazun

Karkara 2019ko aza. 28a, 12:20

Asteburuan Astiazaran eta Andonegi trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera.

Pare bat astetako atsedenaldia hartu ondoren, iganderako erromeria antolatu dute Aristerrazun. Andatza Erromeria Elkartetik jakinarazi dutenez, asteburuan Astiazaran eta Andonegi trikitilariak igoko dira oholtza gainera. Ohiturari jarraituz, 18:30ean hasiko da saioa, eta 21:30ak inguruan bukatzea aurreikusi dute. Hala, erromeria giroa atsegin duten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide