Aiako Xatur Gaztelekuaren eta Ludotekaren zerbitzua esleitzeko deialdia zabalik dago

Karkara 2019ko abu. 26a, 15:27

Proiektuak Aiako Udalean aurkeztu behar dira, eta abuztuaren 29a izango da horretarako azken eguna.

Aiako Udalak Xatur Gaztelekuaren eta Ludotekaren zerbitzua esleitu nahi du, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik izango da hilaren 29ra arte, ostegunarekin. Bi urteko kontratua eskaintzen dute, eta Aiako Udalaren aurrekontua 32.496,97 eurokoa da, BEZ-a barne. Kontratua 2019ko urriaren 1etik aurrera egongo da indarrean. 

Proiektuak Aiako Udalean aurkeztu behar dira, eta abuztuaren 29a izango da horretarako azken eguna. Deialdiaren inguruko xehetasunak Aiako Udalaren webgunean eskuragarri daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide