Hirugarrenez, Aiako Gazte eguna ospatuko dute herriko gazteek, abuztuaren 3an, larunbatarekin. Goizko 11:00etan emango diote hasiera jaiari, ume handientzako jolasekin. Horretarako lau laguneko taldeak osatu beharko dira eta Arruti tabernan izena eman. Ondoren, 14:30ean paella lehiaketa egingo da Dema plazan. 10€-ren truke bazkarirako txartela eta Gazte Eguneko kamiseta jasotzeko aukera izango dira. Jarraian, 18:00etan Elektrotxuflak emanaldia eskainiko du herriko kaleetatik barrena eta giroari jarraipena emateko, gauean, 23:00etan hasita En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Herriko Plazan.