Irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartu ditu Aiako Udalak Ardi Jolasaren eremuan

Karkara 2019ko eka. 22a, 17:00

Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak gaur bere Facebook kontuan argitaratu duenez, Ardi Jolasaren eremua berritu egin du udalak, eta irisgarritasuna bermatzeko neurriak ere hartu egin ditu, arranplen bidez. Gaineratu du orain denek dutela aukera lekuaz gozatzeko.

Laupauso Estudioko Asier Erguinek eta Esti Lizarretak, Eneko Sainz historialariak eta Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak sortu zuten Ardi Jolasa, elkarlanean. Aiako historia eta ondarea nolabait jasotzea eta azaltzea da helburua, herrian pisua izan duten gertakarien, pertsonen zein lekuen inguruko zertzelada batzuk emanez.

KARKARAren erreportaje honetan ezagutu daiteke sakonago zertan datzan Ardi Jolasa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide