Larunbat arratsaldean Aiako Igoera jokatu zen Andatza eta Aia artean, eta aurtengoan ere Aitor Zabaletak izan zen nagusi igoeran, Lola BMW ibilgailuarekin. Bigarren sailkatu zen Garikoitz Flores (BRC B49), eta hirugarrena izan zen Joseba Olea (Demoncar R2 EVO).
Bestalde, turismo mailan, Iñigo Olabegogeaskoetxea (BMW M3) izan zen garailea. Roland Holke (Ford Fiesta N5) izan zen bigarrena, eta hirugarren sailkatu zen Bruno Scherer (Porsche 911 GT3).