Aiako EH Bilduk bilera irekiak egingo ditu egunotan auzotarrekin

Karkara 2019ko mai. 20a, 12:00

Aiako EH Bilduren hautagaien zerrenda.

Gaur arratsaldean egingo dute lehen bilera Santio Erreka auzoan.

Aiako EH Bilduko kideek auzoetan bilera irekiak egingo dituzte datozen egunetan. Horrela, auzotarren iritzi, kexa eta nahiak jaso nahi dituzte, datorren agintaldian udalean lantzeko asmoz.

Lehen bilera gaur bertan egingo dute Santio Erreka auzoan. Asteazkenean, Urdanetan izango dira, eta ostegunean Andantzan. Bilera guztiak 19:00etan izango dira. Auzotarrak bileretan parte hartzera animatu dituzte koalizioko kideek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide