Landare Berezien Azokak jendetza biltzen du urtero, eta antolaketa berezia behar izaten da. Iturraran parketxeko arduradunek azaldu dutenez, "Landare Berezien Azokan ibilgailuek ezin izaten dute Iturraranen aparkatu, horregatik Aian eta Orion aparkaleku bereziak prestatzen ditugu, eta autobusak antolatzen ditugu Iturraranera joan-etorria egiteko".
Bestalde, kontsigna zerbitzua ere antolatzen dute , herritarrek erosi dituzten landareak Iturraranen jaso, eta Aiako eta Orioko aparkalekuetan erosleen artean banatzeko.
Horrez gain, mintegietako arduradun asko frantziarrak izaten direnez, horien eta erosleen arteko harremana errazteko frantses itzultzaileak ere izaten ditu Landare Berezien Azokak.
Horregatik, Iturraran parketxetik jakinarazi dute, boluntarioak beha dituela Landare Berezien Azokak, eta Aiako eta Orioko herritarrei ekimenean parte hartzeko deia luzatu diete. Ekimenean boluntario lana egin nahi dutenek, Iturraran parketxera deitu dezakete, 943-835389 telefono zenbakira, 10:00etatik 14:00etara.