Datorren igandean, martxoaren 24an, Laja II eta Narbaiza trikitilariek erromeria eskainiko dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu ohi du Aristerrazuko erromeria ikasturte osoan zehar, eta igande honetan ere 18:30etik 21:30era izango da saioa. Pandero eta esku-soinu txikiaren doinua atsegin duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.