Aiako EAJk ikurrina haga erdian jarri du xingola beltzarekin, Arzallusen heriotzagatik

Karkara 2019ko mar. 1a, 13:21

Atzo hil zen Xabier Arzallus EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidentea 1980tik 1984ra eta 1987tik 2004ra, eta euskal politikagintzako pertsonarik ezagunenetakoa.

Xabier Arzalluz (Azkoitia, 1932) politikari jeltzale historikoa hil zen atzo, osteguna, Bilbon, 86 urterekin. EAJk berak eman zuen Arzalluzen heriotzaren berri sare sozialetan. 

Aiako EAJk ere bat egin du Euskal Herri eta Espainia mailako eragile politikoek helarazi dituzten elkartasun mezuekin. Aiako EAJk batzokian ikurrina haga erdian jarri du xingola beltzarekin dolu-seinale moduan, eta mezua zabaldu du sare sozialen bidez: "Eskerrak eman dizkiogu emandako guztiagatik Xabier Arzalluz, maisu eta gidari! Gora Euskadi Askatuta!".

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide