'Margolaria' filma emango dute Durangoko Azokan

Karkara 2018ko abe. 3a, 13:05

Oier Aranzabal Aiako bizilagunak zuzendutako Margolaria filma Durangoko Azokako Irudienean emango dute abenduaren 9an.

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Margolaria lana, eta harrezkero ez da izan osorik ikusteko beste aukerarik. Zine aretoetan martxoan izango zela aurreratu zuten irailean, baina igandean Durangoko Azokoako Irudienean ikusteko aukera izango da.

11:00etan izango da saioa, eta proiekzioaren ondoren, Oier Aranzabal zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide