Orain arte 207 aiarrek izena eman dute Euskaraldian

Karkara 2018ko aza. 29a, 14:48

Euskaraldiaren Aiako taldetik jakinarazi dute, dagoeneko 207 aiarrek eman dutela izena Euskaraldian, 190 ahobizik eta 17 belarriprestek. Hasiera batean, 200 partaidera iristeko helburua markatu zuen Aiako lantaldeak, baina aurreikuspenak gainditu dituzte. "Kopurua goraka doa, eta herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi ditugu".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide