Ostolaza eta Andoni Ezkerra trikitilariek saioa eskainiko dute igandean Aristerrazun

Karkara 2018ko aza. 27a, 09:46

Aristerrazuko erromeria jendez gainezka. (Ibon Errazu)

Andatzako Erromeria Elkarteko kideek herritarrak saiora gonbidatu dituzte.

Igande arratsaldean erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Asteburuko hitzorduan Ostolaza eta Andoni Ezkerra trikitilariak igoko dira oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. 18:30ean hasiko da erromeria eta ohiturari jarraituz 21:30ak ingurura arte luzatuko da.

Andatzako Erromeria Elkarteko kideek herritarrak saiora gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide