Hainbat ekimen antolatu dituzte Aian Euskaraldiaren barruan

Karkara 2018ko azaroaren 26a

Aiako eliza atarian herritarrak eta bisitariak. Artxiboko argazkia.

Aian ere Euskaraldian murgilduta daude, eta hainbat ekimen antolatu dituzte astebururako. 

EGITARAUA

Azaroak 30, ostirala
- 16:30- 20:30. Poteoa euskal kantak abestuz, trikitilariek lagunduta. Kanua, Arruti eta Aize Berri tabernetan.

Abenduak 1, larunbata
- 16:00. Urola Kostako eskola arteko pilota partidak
- Ordu berean, jolasak gaztetxoentzat eta gazteentzat, Gaztelekuak antolatuta. Gurasoen partaidetza ere eskatu dute antolatzaileek.

Abenduak 2, igandea
- 12:00. Barry Manleyren eskutik Txintxo ibili komedia. Irlandar batek euskararekin izan dituen komeriak azalduko ditu protagonistak.

Abenduak 3, astelehena, Euskararen Eguna
-  Lardizabal Eskolak antolatuta hainbat ekitaldi.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide