'Lana festa bihurtuz' disko-liburua aurkeztuko du Anjel Larrañagak Aristerrazun

Karkara 2018ko aza. 20a, 15:17

Anjel Larrañaga liburuaren aurkezpenean. (Bertsoa.eus)

Igande arratsaldean izango da aurkezpena, eta ondoren emanaldia eskainiko du Anjel Larrañagak Aristerrazun.

Azaroaren 25ean, igandearekin, Anjel Larrañaga bertsolari eta trikitilariaren Lana festa bihurtuz liburu-diskoa aurkeztuko dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Aurkezpenaren ondoren emanaldia eskainiko du Larrañagak.

Ohiturari jarraituz, 18:30etik 21:30era bitartean izango da emanaldia, eta Andatzako Erromeria Elkartetik herritarrak saiora gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide