Albeniz eta Eizmendi aiarrek Gipuzkoako paleta txapelketako 2. mailako finala irabazi dute

Karkara 2018ko urr. 24a, 11:30

Gipuzkoako emakumezkoen paleta txapelketako finaleko parte-hartzaileak, tartean aiarrak. (Gipuzkoako Pilota Federazioa)

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruan, igande arratsaldean Anoetan jokatuko ziren emakumezkoen gomazko paleta txapelketako finalak. 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruan, igande arratsaldean Anoetan emakumezkoen gomazko paleta finalak jokatu ziren, eta Albeniz eta Eizmendi bikote aiarrak irabazi zuen nagusi mailako 2. mailako norgehiagoka. Intxurreko Ontsalo eta Agirre izan zituen aurkari aiarrek, eta 29-30 emaitzarekin irabazi zuten.

Lehenengo mailako txapelduna Hernaniko bikotea izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide