Erromeria denboraldi berria abiatuko dute igandean Aristerrazun

Karkara 2018ko urr. 22a, 15:00

Aristerrazuko erromeria. Artxiboko argazkia.

Sasoiko lehen saioan, Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera.

 

Igandean galdu ezineko hitzordua izango dute erromeria zaleek Aiako Andatza auzoan. Izan ere, Aristerrazuko erromeria denboraldi berriari ekingo diote datorren asteburuan, eta Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera.

Ohiturari jarraituz, 18:30ean hasi eta 21:30ak ingurura arte luzatuko da saioa, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak hitzordura gonbidatu ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide