Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubiak eta mozoloak askatuko dituzte ostiral iluntzean Iturrarango tontorrean. Iturraran Parketxetik jakinarazi dute jarduera irekia eta doakoa izango dela, eta hegaztiak atsegin dituzten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte.
Jardueraz behar den bezala gozatzeko, parte-hartzaile bakoitzak bere linterna eramateko gomendatu dute antolatzaileek.