Saldaz eta ogitartekoaz gozatzen dihardute Pagoetan

Karkara 2018ko eka. 3a, 12:55

Ohiturari jarraituz, Pagoeta Egunean biltzen diren guztientzat salda eta zahatoko tragoxka doan banatzen ari dira, herriko harategiei eta ardandegiei esker. Horrez gain, pintxoak eta ogitartekoak daude salgai.

Gaur igandean,ekainaren 3a, Pagoeta Eguna ospatzen ari dira goiz-goizetik.

08:00etan  kalejira egin dute txistulariek, eta 08:30ean Pagoeta aldera joan dira Pagoeta Mendizale Elkarteko kideak eta aiar, oriotar eta inguruetako hainbat mendizale.

11:30ean ohiko meza egin da Pagoetako gurutzearen ondoan, eta ondoren txistulari eta trikitilariekin erromeria izan da.

Une honetan, gurutze ondoan bildu diren guztientzat salda eta zahatoko tragoxka doan banatzen ari dira, herriko harategiei eta ardandegiei esker. Horrez gain, pintxoak eta ogitartekoak daude salgai.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide