Bi urtetan jokatu gabe egon ondoren, gaur hasiko du Aiak Gipuzkoako 51. Herriarteko Pilota Txapelketa

Karkara 2018ko mai. 4a, 16:47

Gipuzkoako 51. Herriarteko Pilota Txapelketaren aurkezpena (Gipuzkoako Pilota Federazioa)

Gaur hasiko da 51. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Guztira, 18 herrik eman dute izena eskuzko txapelketan eta Aiak bertan parte hartuko du. 

 

Aia 2016tik parte hartu gabe zegoen Gipuzkoako Herriarteko Pilota txapelketan, eta aurtengorako taldea osatu du.

Txapelketaren final hamaseirenaren joanekoa gaur, ostirala, jokatuko du Aiak herriko pilotalekuan, 20:00etan; Asteasu izango du aurkaria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide