Udan ere Iturraran Parketxeko erlategiak ezagutzeko aukera izango da. Asteburu eta jai egun guztietan erakustaldi gidatuak egingo dituzte erlauntzetara. Bistariak abaraskak gertutik ikusteko aukera izango du, eta arrautzak, larbak eta erle langileak ikusiko ditu, bai eta polen mordoa ere jaiotze bidean dauden larbei emateko.
Edozein joan daiteke bisita gidatuetara, adin guztietako pertsonentzat irekiak dira. 13:00etan hasiko dira bisitak eta ordubeteko iraupena izango dute. Bisitaren prezioa 3 eurokoa da helduentzat eta 2 eurokoa haurrentzat. 8 eta 50 pertsona bitarteko taldeetan egingo dira eta joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena 943 83 53 89 telefono zenbakian edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan.