Arkeologia tailerra egingo dute Iturraranen

Karkara 2017ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 20an, larunbatean, izango da tailerra, Suhar Arkeologia taldearen eskutik.

Arkeologia tailerra egingo dute maiatzaren 20an, larunbatean, Iturraran parketxean. Suhar Arkeologia taldearekin historiaurreko lanketa teknikak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek: sua, margoak, jaurtiketak... Garai hartako tekniken bidez, historiaurreko bizimodua modu praktiko batean ezagutuko dituzte.

10:30etik 12:00etara izango da tailerra; 5 euroko prezioa izango du helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat. Tailerrera joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena, plazak mugatuak baitira. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak 943 83 53 89 telefonoan edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan egin dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide