Bizkar hezurra zaintzeak osasunean izan dezakeen eragina hizpide izango dute Aian

Karkara 2017ko ots. 16a, 16:16

Xabier Mendiaraz kiropraktikoa

Xabier Mendiaraz kiropraktikoak emango du Zure osasuna zaindu bizkar hezurraren bitartez hitzaldia Aiako Kultur Etxean, martxoaren 7an.

Xabier Mendiaraz fisioterapian diplomatuak eta kiropraktikan lizentziatuak bizkar hezurreko zainketa on batek gaixotasunak hobetu edota saihestu ditzakeela azalduko du, Zure osasuna zaindu bizkar hezurraren bitartez hitzaldian.

Hitzaldia martxoaren 7an [asteartea] izango da 18:00etan, Aiako Kuiltur Etxean. Gaiarekin interesa duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide