Gipuzkoako Orientazio Ligako lasterketa izango da Aian

Karkara 2017ko ots. 3a, 12:15

Otsailaren 19an egingo da froga, Lukun (Pagoeta) inguruan. 

Azaroan abiatu zen Gipuzkoako Orientazio Taldeak (GOT) antolatzen duen ligaren bigarren edizioa. Orientazio kirola bultzatzea da lehiaketaren xede nagusia; antolatzaileen esanetan, ligak izaera herrikoia du eta txapelketaren helburua kirol modalitate hau familia, gazte eta helduen artean ezagutzera ematea da.

Liga osatzen duten sei etapetan hiru maila ezberdin proposatzen dira, ibilibidearen zailtasun tekniko eta eskakizun fisikoaren arabera sailkatuak. Honekin, orientazio kirolean hasiberri direnei ligaren ateak zabaldu nahi dizkie taldeak, kirolari trebatuenen parte hartzea bermatzeaz gain.

Ligaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, edo izena emateko, egin klik hemen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide