Aimar Irigoienek jantzi du asteburu honetan Aiako San Anton Harri Txapelketako estreinako txapela. Alde handiarekin irabazi zuen gainera lehia, guztira 7.625 kilo berdinduta sorbaldara. Hiru harriekin izan zen trebeena gainera.
Jokin Eizmendi izan zen bigarren, nahikoa garbi. Gainerako bi postuetarako izan zen lehiarik estuena. Zilindroarekin eta bolarekin hobeto moldatu zen Galarraga eta beretzat izan zen hirugarren postua.
- Aimar Irigoien: 175 kiloko zilindroarekin 18 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 14 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 19 jasoaldi. Guztira, 7.625 kilo.
- Jokin Eizmendi: 175 kiloko zilindroarekin 9 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 11 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 15 jasoaldi. Guztira, 5.100 kilo.
- Aimar Galarraga: 175 kiloko zilindroarekin 8 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 6 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 13 jasoaldi. Guztira, 3.925 kilo.
- Imanol Illarramendi: 175 kiloko zilindroarekin 6 jasoaldi; 150 kiloko kubikoarekin 7 jasoaldi; 125 kiloko bolarekin 12 jasoaldi. Guztira, 3.600 kilo.