Aiako kirol elkarteak antolatuta, seigarren edizioa izango du aurten Aiako Mendi Lasterketak. Martxoaren 5ean izango da lasterketa, 10:30ean, eta hamabost kilometro izango ditu ibilbideak, herriko plazatik irtenda.
Ireki dute dagoeneko izena emateko epea eta martxoaren 3ra arte egongo da aukera. 350 parte-hartzaileko kupoa jarri du antolakuntzak eta, epea amaitzean beteta ez badago, lasterketa egunean irteeran ere izena emateko aukera izango da. Izen-ematea kirolprobak.com webgunean egin behar da.
Hamasei urte baino gehiago dituen edonork hartu dezake parte eta hiru izen-emate mota daude: txip horia dutenek 13€ ordaindu beharko dute, txip horirik ez dutenek 15€ eta lasterketa egunean izen-ematea egiten dutenek 22€ ordaindu beharko dute. Dutxa zerbitzua eta arropa jasotzeko zerbitzua ere izango dira lasterketan, udal pilotalekuan lehena eta Aiako kultur etxean bigarrena.
Parte-hartzaile guztiei hamaiketako beroa eta Aiako kutixi sorta bat emango die antolakuntzak.
Hau izango da ibilbidea: