Harri-jasotze txapelketa izango da Aian San Anton egunean

Karkara 2017ko urt. 10a, 10:00

Estreinako edizioa izango du Aiako San Anton Harri-jasotze Txapelketak

San Anton eguna ate joka dugu dagoeneko eta ohiturari jarraituz, herri kiroletako proba bat antolatu du egun horretarako Aiako Idi Proba Elkarteak. Aurten, baina ez-ohikoa izango da proba: San Anton Harri Txapelketa egingo baitute lehen aldiz. 

Urtarrilaren 15ean, 17:30ean hasiko da lehen edizioko aurreneko txanpa. Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Imanol Illarramendi Kortaberri eta Aimar Galarraga arituko dira aurrez aurre, txapela eta garaikurra lortzeko lehian. Gipuzkoako Herri Kirol federazioko kideren baten begiradapean,hiru harri berdindu beharko ditu bakoitzak sorbaldara: 14 arroako zilindroa, 12 arroako kubikoa eta 10 arroako bola. 3 minutuko txandak egingo ditu harri-jasotzaile bakoitzak eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea.  

Txapelketako gastuak ordaindu ahal izateko sarrerako 5 euro ordaindu beharko du ikuskizunaz gozatu nahi duenak.

Sariak

  • Lehenengoak: 400 euro, txapela eta garaikurra
  • Bigarrenak: 320 euro eta garaikurra
  • Hirugarrenak: 270 euro eta garaikurra
  • Laugarrenak: 220 euro

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide