Leire Sagastume eta Juanjo Garcia izan dira natura hobekien erretratatu dutenak

Karkara 2016ko abe. 23a, 11:55

Argazkia: Aiako Udala

Naturaren indarra zen aurtengo argazki lehiaketako gaia. Gai hori aintzat hartuta, epai-mahaiaren ustetan, Leire Sagastumek eta Juanjo Garciak egin dituzte argazkirik politenak.

Aiako Udalak antolatutako argazki lehiaketako sari banaketa egin dute. Bi kategoriatan banatzen dituzte sariak. Batetik, aiarren artean hiru sari banatzen dituzte; eta, bestetik, aiarrak ez direnen artean.

Aiarren artean Leire Sagastume izan da irabazlea. Bigarren Nerea Elkoroberezibarrek egin du eta hirugarren Klara Mintegik.

Aiakoak ez direnen artean Juanjo Garcia izan da txapelduna. Bigarren saria Asier Oinederrek lortu du eta hirugarrena Ana Maite Manterolak. 

Argazki horiekin eta beste sei argazkiekin 2017. urteko Aiako egutegia osatu dute. Herritarrek bozka emateko aukera izan dute eta sei argazki bozkatuenekin eta epai-mahaiak hautatutako beste sei argazkirekin osatu dute egutegia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide