Igande honetan Aiaren txanda da

Karkara 2016ko abe. 2a, 13:54

Itsas ondarea ezagutzeko azken ibilaldia igande honetan izango da, Aian. 

Azaroaren 6an eman zitzaien hasiera hitzaldi ibiltariei. Lehendabizikoa Zumaian izango zen. Azaroaren 13an Getarian egin zuten, azaroaren 20an Orion eta azaroaren 27an Zarautzen. Azken hitzaldia Aian izango da, datorren igandean.

Xabier Alberdik gidatuko du saioa. Aiako kaskotik abiatuko da, herriko plazatik, goizeko 11:00etan. Aiak itsasoarekin duen lotura azalduko da. Hitzaldia debalde izango da baina aurrez izena ematea komeni da 943 83 09 90 telefonora deituta edo turismoa@zarautz.eus helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide