Musika, jolasak eta pianoak Xabier Lizasoren eskutik

Karkara 2016ko abe. 15a, 08:23

Izeba Tekla emanaldia eskainiko du Xabier Lizasok larunbat honetan Aian, Eskola Berriko areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan. Musika, jolasak eta pianoa uztartuko ditu emanaldiak.

Haurrentzako emanaldia emango du Xabier Lizasok datorren larunbatean, abenduaren 17an, Aian. Musika, jolasak eta pianoa uztartuko ditu Izeba Tekla izeneko emanaldiak eta haurrek musika eta pianoa modu dibertigarri eta didaktikoan ezagutzea du helburu.

Eskola berriko areto nagusian izango da emanaldia, 17:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide