Jose Luis eta Jose Migel Odriozola Lertxundi anaiek World Cheese Awards lehiaketan saria lortu dute. Zehazki Golden saria da lortu dutena, hau da, Idiazabal-Ardi gazta kategoriako lehen saria eman dio epaimahaiak. Irabazleekin bildu gara sariari buruz hitz egiteko eta hurrengo papereko zenbakian Mahai buelta ataleko protagonista ere izango dira.