"Errementari" filmean parte hartzeko kastinga egingo dute igandean

Karkara 2016ko aza. 23a, 15:20

Igande honetan Errementari filmean figurante lanetan aritzeko jende bila dabiltza. Kastinga egingo dute igande honetan Aian, 11:00etatik 13:30tara.

Paul Urkijok zuzendutako Errementari filmerako figurante bila dabiltza, zehazki Aiako Agorregin filmatuko duten zatirako. 30-50 urte bitarteko gizon-emakumeak behar dituzte, beraz, kamera aurreko lana gustatzen baduzu edo filmaren grabaketa gertutik ikusi nahi baduzu, kastinga egitera animatu nahi zaitu lan taldeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide