Miriam Sarasola: "Familiakoak ikusi eta berei eskua ematea izan zen hunkigarriena"

Karkara 2016ko aza. 16a, 14:04

Miriam Sarasola aiarrak urteak daramatza korrika. Aurten, ordea, urratsa eman eta Behobia-Donostian parte hartzea erabaki du. Lasterketa egitea amets bat betetzea izan dela aitortu du. 

Igandean Behobia-Donostia lasterketan hartu zenuen parte. Zer moduz?

Oso esperientzia polita bizi izan nuen iganden, benetan, izugarria. Horretaz gain, oso gustura egin nituen 20 kilometroak eta nire gorputzak oso ongi erantzun zidan.

Aurtengoa izan al da zure lehen aldia?

Bai. Igandekoa izan zen nire lehen aldia. Aspaditik nuen Behobian parte hartzeko gogoa; egia esateko, nire ametsa zen.

Lehenengoz parte hartzeko nola prestatu zara?

Egia esan aspalditik aritzen naiz korrika eta ez dut entrenamendu berezirik egin. Azkeneko hilabetean saiatzen nintzen entrenamenduetan 20 kilometroetara iristen edo inguru horretan ibiltzen. Gainera, Aian aldapa besterik ez dagoenez, egunero aldapetan entrenatzen nuen eta horrek ere lagundu dit Behobia egiterako garaian.

 Giroa azpimarratzen dute askok, jendearen etengabeko animoak. Zuri ere hori egin al zitzaizun bereziena?

Bai. Jendeari entzuna nion izugarrizko giroa egoten zela eta egia esan, bide guztian dago jendea zuri animatzen. Hala ere, niri gehien emozionatu zidana Kursaal aldera iristean, zegoen jende pilak eta denak zuri animatzen egoteak izugarri hunkitu zidan.

Hala ere, emozionatu eta negar malkoak atera zizkidana, helmugara iristen ari nintzela familiakoak ikusi eta berei eskua ematea izan zen. Izugarria benetan!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide