Saizar sariketarako puntuagarriak ziren probak pasa den asteartean hasi zen. Orduan izan zen lehen proba eguna. Ostiralean berriz heldu zioten txapelketari eta asteburuan egunero izan dira probak. Atzo, astelehenarekin, bukatu zen txapelketa eta atzo erabaki zen irabazlea nor zen.
Kamiñoko jatetxeak 58 plaza egitea lortu zituen. Muruetakoak izan ziren, beraz, irabazleak. Orioko Olidenek hirugarren egin zuen, 56 plaza, zinta bat eta 1,50 metro lortuta. Aiako Patxi Arzadun zazpigarren postuan sailkatu da, 50 plaza justurekin.
Sailkapen orokorra
Egun bakoitzeko emaitzak
Azaroak 1
Alegria 43 plaza eta 1,37metro
Laski 52 plaza eta 2,25 metro
Arzadun 50 plaza
Azaroak 4
Iñaki Lopategi 57 plaza zinta bat eta metro bat
Korta jatetxea 36 plaza eta 2,18 metro
Patxi Irarreta 51 plaza
Soarte 52 plaza
Kamiño 58 plaza