6.000 euro jokoan

Karkara 2016ko aza. 9a, 09:19

Apustua egin du Joseba Ostolazaren eskolako Josetxo Urrutiak. Bere pisuaren bikoitza jaso beharko du sei minutuko hiru txandatan.

Josetxo Urrutia eta Urtzi Telleria nor baino nor izango dira abenduaren 3an, larunbatarekin, arratsaldeko 18:30ean, Asteasuko frontoian. Harri jasotzaile bakoitzak bere pisuaren bikoitza jaso beharko du. Lan horretarako sei minutuko hiru txanda izango ditu bakoitzak eta harriarekin jasoaldi gehien egiten dituenak irabaziko du.

6.000 euro izango dira jokoan. Kirolariek dagoeneko 2.000 euro jarri dituzte. Falta dena abenduaren 1ean jarriko dute, apustua biano 48 ordu lehenago.

Bakoitzak jaso beharreko pisua apustua baino lehenago erabakiko da.. Lehiaren egun berean pisatuko da harri jasotzaile bakoitza. 

Joseba Ostolaza eskolakoek azaldu digutenez, Urrutia buru-belarri ari da apustuari begira lanean. Gogor ari da entrenatzen, 6.000 euroak berak eskuratu ahal izateko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide