Hastear da Kintopeko txapelketa

Karkara 2016ko urr. 31a, 08:41

Azaroaren 1ean hasiko da Aiako Kintopeko Idi Proba. Txapelketa Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango da. 

Aiako probalekua idi-dema saiorako prest dago. Aurtengo Kintopeko Idi Proba txapelketa bihar hasiko da, azaroaren 1ean, gaueko 22:00etan. Guztira bost egun iraungo du txapelketak, azaroaren 1a, 4a, 5a, 6a eta 7a izango baitira lehiaketa egunak.

Guztira 16 idi parek parte hartuko dute txapelketan. Aurten estreinekoz plazara atera diren idi pareak izango dira, tartean Aiako Patxi Arzadunenak edo Orioko Olidenenak.

Txapelketa Saizar Sariketarako proba puntuagarria da. Ohi bezala, Aiako Idi Proba elkarteak antolatu du, Udalaren babesarekin, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.

Egunak eta parte hartzaileak

Azaroak 1, asteartea, 22:00etan
Asier Alegria, Bermeo
Laski, Birle
Patxi Arzadun, Aia

Azaroak 4, ostirala, 22:00etan
Korta jatetxea, Gabiria
Patxi Irarreta, Errenteria
Iñaki Lopategi, Birle

Azaroak 5, larunbata, 22:00etan
Rafa Alegria, Bermeo
Soarte, Elgoibar
Artaso, Elgoibar

Azaroak 6, igandea, 18:00etan.
Matxain, Errenteria
Biyok, Errenteria
Muguruza, Mungia
Kizkurra, Larraul

Azaroak 7, astelehena, 22:00etan
Kamiñoko jatetxea, Murueta
Txokolate, Errezil
Oliden, Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide