Aiako Andatza auzoan igandero egiten da Aristerrazuko erromeria. Igandero bikote bat oholtzaratzen da eta triki doinuekin dantzan jartzen ditu bertaratutakoak. Iganderoko plana kasik berbera da. Baina, oraingo honetan, ate joka dagoen igande honetan, bestelakoa izango da erromeria. Berezia izango da.
Ohi bezala trikitilariak izango dira. Oraingo honetan, Izer eta Alabier izango dira jotzen. Baina, erromeriaren aurretik sorpresa txiki bat izango dela aurreratu dute.