Amaitu da udara eta, hotzarekin batera, badatoz Aristerrazuko erromeriak. Urriaren 16tik hasita, igandero igandero trikitiarekin zita izango dute dantzazaleek Andatza auzoan.
Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak izango dira 2016-2017 denboraldiari hasiera emango dioten trikitilariak. Urriaren 16an, igandean, izango da erromeria, beti bezala, 18:30etik 21:30era.