Urriaren 15a Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna da. Eta, aitzakia horrekin, Beasainen gai hori ardatz duen obra izango da bezperan, urriaren 14an, ostiralean. Ekimen horrekin landa eremuko emakumeak omendu eta eskartu nahi dira.
Emanaldi honetan landa eremuko emakumeen esperientzietan oinarrituriko sorkuntza ariketa bat izango dugu; musika, kantua, bertsoa, dantza eta antzerki bidez. Hainbat sortzaileek hartuko dute parte eta sortzaileetako bi aiarrak izango dira: Eneko Balerdi Eizmendi eta Eli Manterola Telleria.
Bi horiez gain, beste artista hauek ere hartuko dute parte emanaldian: Ainhoa Alberdi Gisasola antzezleak, Amaia Zubiria kantariak, Yoseba Peña idazleak, Carlos Gimenez musikariak eta Uxue Alberdi Estibaritz bertsolariak.
Jatorrizko ideia Manterolarena da eta berak gidatu du proiektua. Hasierako ideia hori gopuzteko hainbat diziplinatako sortzaileak batu ditu.
Atzera begirakoa. Sorrera
1995ean ospatu zen lehen aldiz Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Nazio Batuen Erakundeak Pekinen antolatu zuen emakumeen gaineko laugarren biltzarrean izendatu zen egun hori, urriaren 15a, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna mundu osoan landa-eremuko emakumeek egiten duten lana ikusarazte eta aintzateste aldera.