Gazte bat atxilotu dute nekazaritza-makineria lapurtzeagatik

Karkara 2016ko urr. 3a, 14:08

22 urteko gazte bat atxilotu zuten Aian larunbat goizean, Zarauzko Asti auzoan, ustez nekazaritza-makineria lapurtzeagatik. Epailearen aurrera eraman dute gizonezkoa.

Larunbatean, goizeko 4:30ak aldera, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen ertzaintzak Aian segurtasunerako lanak egiten ari zela. Aiako errepidetik abiadura handian zirkulatzen ari zen furgoneta eta horregatik ertzaintza ibiligailuaren atzetik joan zen. Bide bazterrean gelditzeko eskatu zion ertzaintzak gidariari.

Gidaria identifikatu zuten eta, ertzaintzak jakinarazi duenez, Zarauzko Asti auzoko hainbat txaboletan nekazaritza-makineria lapurtu zituen gazteak. Erreminta horiek guztiak ibilgailuaren barruan zeramatzan: belarra mozteko makina, palaxua mozteko makina, sasiak garbitzeko makina, presioz garbitzekoa...

Honenbestez, indarra erabilita lapurtzeagatik akusatu zuten gidaria. Ondoren, egiaztatu zuten Zarauzko Asti auzoko lana-zonako hainbat txaboletatik lapurtu zuela makinaria. 

Atxilotutako gazteak polizia-eginbideak bukatutakoan epailearen aurrera eraman zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide