Aian euskara ikasteko aukera izango da. Eskolak urrian hasiko dira eta ekaina arte luzatuko dira. Kultur etxean jasoko dira ikastaroak, astean bi egunetan. Maila ezberdina duten ikasleek ikasi dezakete euskara, hasierako-mailako ikastaroan eta erdi-mailako ikastaroan eman daiteke-eta izena; hau da, A2 eta B1 mailako ikastarotan hartu dezakete parte, hurrenez hurren.
Ikastaroetan izena emateko Aiako kultur etxera joan beharko da. Ikastaroen kostua 294 eurokoa da. Laguntzak eskatzeko aukera dago, ekonomikoki diru sarreratxo bat lortu eta ikastaroa merkeagoa izateko. Laguntzen inguruko informazioa lortzeko kultur etxera joan zaitezke.